Kursaalera autobusa Getariatik doan, Yuja Wang and Chamber Orchestra of Europe emanaldia ikustera joateko

Urola Kostako Hitza 2018ko urtarrilaren 4a

Yuja Wang & Chamber Orchestra of Europeren emanaldia izango da Donostian, Kursaalean, urtarrilaren 15ean.

Urtarrilaren 15ean izango da emanaldia, Donostiako Kursaalean. (Argazkia: Getariako Udala). Emanaldi hori ikustera joateko autobusa antolatu du Getariako Udalak, eta urtarrilaren 9ra arte zabaldu dute autobusean izena emateko epea; 943 14 09 57  telefono zenbakian edo info@getariaturismo.eus helbidera idatzita. 18:50ean irtengo da, autobus geltokitik. Kursaaleko sarrera, berriz, norberak bere kabuz erosi behar duela gogorarazi dute antolatzaileek eta udaleko ordezkariek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide