Argazkia: Getariako KETA Futbol Taldea.
Abenduaren 16an jokatu zuten denboraldiko lehen faseko azken partida Sporting Herrera taldearen aurka, eta gorengo postuan sailkatu zen erregional mailako taldea; 28 puntu eskuratuta, hain zuzen ere.
Pasaia, Segura-Goierri, Ilintxa, Dunboa Eguzki, Munibe, Iluari, Usurbil, Aloña Mendi eta Orereta Kafea taldeak izango dituzte aurkari maiatzaren 20a bitarte jokatuko den fasean. Elkarrekin lehian ariko diren hamar talde horietatik bik izango dute mailaz igotzeko aukera.
Ketako jubenil mailako taldea, aldiz, astebete geroago hasiko da Koparen lehian. Seigarren sailkatu ziren jubenilak denboraldiaren lehen fasean, Zarautzekin berdinduta. Zarautz, Burumendi, Ikasberri A, Amara Berri A, Añorga, Santo Tomas Lizeoa B eta Sporting Herrera futbol taldeen aurka jokatu beharko dute.