San Silvestre lasterketa herrikoia izango da igande eguerdian Getarian

Getariako Hitza 2017ko abenduaren 29a

san silbestre 2017 Urteari amaiera emateko, XIV. San Silvestre lasterketa herrikoia jokatuko dute igande eguerdian, 12:00etan hasita, Getarian. Hainbat proba egingo dituzte, adin-maila ezberdinetan banatuta, eliza aurretik irtenda:
  • Benjamin aurrekoak (6-7 urte): 200 metro.
  • Benjaminak (8-9 urtekoak): 700 metro.
  • Alebinak (10-11 urte): 1.250 metro.
  • Infantil-kadeteak (12-15 urte): 1.750 metro.
  • Helduak (16 urtetik gora): 3.300 metro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide