ARGAZKI BILDUMA: Zabalik dago Getariako Gabonetako Haur Parkea

Getariako Hitza 2017ko abenduaren 26a

Goiz eta arratsaldez egongo da zabalik gaur Getariako Gabonetako Haur Parkea, Sahatsaga kiroldegian; 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:00etara. Puzgarriez gain, quad motorrak eta gailetak egiteko tailerra ere jarri dute. Bihar, 10:30ean hasita, Sorgina Txiruliba ipuin kontalariaren saioa izango da udal liburutegian; 3-9 urte arteko haurrei zuzenduta dago saioa, eta izena liburutegian bertan eman behar da. [flickr_set id="72157690743626414"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide