Poker Txapelketako kartela.
Getariako Gazte Asanbladak antolatuta, Poker Txapelketako jokatuko dute bihar arratsaldean gaztetxean. Izen-ematea 16:00etan irekiko dute, eta parte hartu nahi duenak 10 euro ordaindu beharko ditu. Ondoren, 16:30ean emango diote hasiera txapelketari.
Lehen hiru sailkatuentzat egongo da saria. Irabazleak oroigarria eta izen-ematetik bildutako diruaren erdia jaso ditu; bigarrenak bildutakoaren %30a, eta hirugarrenak %20a.