ARGAZKI BILDUMA: Getarian ere geldialdia egin dute Olentzerok eta Mari Domingik

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 25a

Atzo arratsaldean iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingi, Sahatsaga aldetik, eta frontoia zeharkatuta, udaletxe azpian egin zuten geldialdia, herritarren gozamenerako. Etxeko txikienen eskutitzak jaso aurretik, Olentzero eta Hator, hator abestu zieten ongietorria emateko, kalez kale kantuan aritu ziren taldeen –Gure Txeru, Presoen aldeko taldea eta Getariako Abesbatzaren– eskutik. Ondoren, herriko neska-mutilek Gabon eguneko protagonista nagusiekin egoteko aukera izan zuten. [flickr_set id="72157667755843359"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide