Katukale irakurle taldearen saioa izango da gaur Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 22a

Liburutegian elkartuko dira 18:30ean, eta Joseba Sarrionandiaren 'Lapur banden etika ala politika' liburua izango dute hizketagai.

Hilero jartzen dute Getariako literaturzaleek hitzordua, liburuak aztertzeko, hausnarketak elkarbanatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko, hobeto irakurtzen ikasteko eta hainbat gairen inguruan ikuspuntuak partekatzeko. Joseba Sarrionandiaren Lapur banden etika ala politika liburua izango dute mintzagai gaur, 18:30etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide