Hala, izen-emate berriak, instrumentuen aldaketak edo bajak emateko aukera izango dute ikasleek eta herritarrek. Bertaratu ezin dutenek mezua bidali dezakete
getamusika@gmail.com helbidera. Musika eskolakoak edozein zalantza argitzeko prest daude, eta, era berean, izena ematera animatu nahi dituzte herritarrak.
Bestalde, musika eskolako ikasleen entzunaldiak izango dira aste honetan perkusio gelan, 19:00etatik aurrera. Oraindik egunak zehaztu gabe daudela argitu dute musika eskolako kideek. Entzunaldien eta matrikulazioaren gaineko informazio guztia musika eskolaren elanomusikaeskola.net atarian dago ikusgai.