Bertsio gaua izango da larunbatean Getariako gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 14a

Gaueko 22:00etatik aurrera izango dira kontzertuak. Bertako eta inguruko herrietako taldeak espero dituzte antolatzaileek.

Bigarren urtez, bertsio gaua antolatu du Getariako Gazte Asanbladak. Getariako Gazte Asanbladak antolatuta, bertsio gaua izango da larunbat gauean; bigarren urtez. Iaz sekulako jaia izan zela eta bertan adin guztietako herritarrak batu zirela gogoratu dute antolatzaileek. Aurten ere bertaratzeko gonbidatu dituzte herritarrak. Bertsio gauean parte hartzeko, izena egunean bertan eman daitekeela esan dute antolatzaileek; baina aurrez ematea eskertuko dutela adierazi dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide