Bi herribideen berrikuntza lanak egin ditu Getariako Udalak

Urola Kostako Hitza 2017ko abenduaren 8a

Agerre Berri eta Arano baserrietako herribideak konpondu ditu Getariako Udalak. Aurrerantzean ere berritze lanekin jarraitzeko asmoa agertu dute

Askizu auzoko bi herribide konpondu dituzte (Argazkia: Getariako Udala). Getariako udal aurrekontuak osatzeko Guztiok 1! prozedura parte hartzailearen barruan, bilkurak egiten ditu urtero udalak Getariako auzotarrekin. Auzotarrek egindako eskaerak kontuan izanda eta zenbait herribideen egoera kaskarraz jabetuta, hauek konpontzeko diru partida bideratzen du urtero udalak. Aurten, Agerre Berri baserriko eta Arano baserriko herribideak berritu dituzte. Urrian hasi zituzten berritze lanak, eta amaitu dituzte dagoeneko. Arano baserriko herribidearen lanek 60.000 euroko kostua izan dute, eta Agerre Berrikoek, 22.500 eurokoa. Agerre Berriko herribideari egonkortasuna eman behar izan diote, eta hasierako aurrekontua 18.000 euroan igotzea eragin du honek.Beraz, lanek guztira 82.500 euroko kostua izan dute. Herribideak egoera onean Getariako Udalaren arabera, herribideen %90a konpondueta eta "egoera onean" dago. Azken bi herribideen konponketekin "gustora geratu" direla azaldu dute, eta aurrerantzean herribideen berrikuntza lanekin jarraitzeko asmoa agertu du udalak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide