Getariako eskolako langileei babesa eta elkartasuna erakusteko, elkarretaratzea deitu du Eskubide Sozialen Kartak.
ELA, LAB eta STEEILAS sindikatuek deituta, greba egingo dute hezkuntza publikoko langileek abenduaren 12an; tartean Getariako eskolakoek. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza inbertsio publikoa handitzea, langileen plantilak handitzea, lanpostuak egonkortzea, bajak bere osotasunean ordaintzea, LOMCE eta Heziberri alde batera uztea eta hezkuntzaren merkantilizazioa geldiaraztea aldarrikatuko dute.
Getariako eskolako langileei elkartasuna eta babesa erakusteko, elkarretaratzea deitu du Eskubide Sozialen Kartak. 18:00etan elkartuko dira, herriko plazan, "Ez dago aitzakiarik: lan baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki!" lelopean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte elkartasun ekimenean parte hartzera.