Artzaperen aldeko zozketa erraldoia jarri zuten martxan duela hilabete eskas, lehengo egunerokotasuna eta lan-jarduna berreskuratu ahal izateko. Getariako merkatari, ostalari eta zerbitzuek eskainitako opariak zozketatu zituzten atzo, Euskararen Nazioarteko Egunean. Sariak jasotzeko, artzape@topagunea.com helbidera idazteko edo taldeko norbaitekin kontaktuan jartzeko eskatu dute Artzapekoek. Irabazleek 15 eguneko epea izango dute sariak jasotzeko, eta epea pasa ondoren, ordezko zenbakiari esleituko diote saria.