Getariako Udalak, Udal Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sortu zuten proiektua. Andaluziako Juntak, Cadiz eta Sevillako diputazioek eta Sevilla eta Sanlucar de Barramedako udalek ere beste bat osatu dute, eta Espainiako Gobernuak ministerio arteko batzorde bat sortu du; mendeurrena antolatzeko. Kultur Industriako Zuzendaritza Nagusiak gidatuko du lanketa.
Asteazkenean Espainiako Kongresuan eztabaidatu zuten hiru egitasmoak elkarlanean aritzeaz. Odon Elorza diputatua hiru egitasmoen dispertsio eta deskonexioa ekidin beharraz mintzatu zen, eta ekimen kultural bateratu eta koordinatuak bultzazea nabarmendu zuen. Estatuko Aurrekontu Orokorretan proiektuetara bideratuko diren partiden inguruan galdegin zuen.