‘Guztiok 1!’ prozeduraren azken bilkura egingo dute gaur, Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 30a

Udal Gobernuak herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko apustua egin du 2018ko udal aurrekontuak osatzeko. Guztiok 1! prozedura abiatu zuten horretarako duela bi aste. Bide ezberdinak eskaini zitzaizkien herritarrei ekarpenak egin ahal izateko, eta Getariako bizilagunekin ere batu dira ordutik. Gaur izango dute azken hitzordua, udaletxean, 19:00­etan: kultura, euskara, hezkuntza, kirola, ongizatea eta parte-hartzea arloak landuko dituzte. Bilera horrekin batera emango dute prozesua amaitutzat, eta Udala Informatzen saioa egingo dute ondoren, ekarpenen berri eman eta balorazioa egiteko

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide