Amagoia Gurrutxaga, 'Zarauzko gutunak' liburua eskuetan duela. (Argazkia: Aritz Mutiozabal).
Hilero jartzen dute Katukale irakurle taldeko kideek hitzordua, liburuak aztertu eta hausnarketak elkarbanatzeko, irakurzaletasuna sustatzeko, hobeto irakurtzen ikasteko eta hainbat gairen inguruko ikuspuntuak partekatzeko. Amagoia Gurrutxaga idazle eta kazetariaren
Zarauzko gutunak liburua izango dute hizketagai ostegunean, 18:30etik aurrera.