Haurrek hartu dute Getariaren ardura

Getariako Hitza 2017ko azaroaren 25a

Getariako Guraso Elkarteak antolatuta, Alkate Txiki Eguna ospatu dute. Arratsaldeko jokoen ondoren, alkate makila jaso du Julen Aristi Ibon Gereka zinegotziaren eskutik, udaletxeko balkoian. Zinegotzi lanetan lagun izan ditu Libe Ulacia, Lamine Challal, Miren Ezenarro, Aimar Eizagirre eta Sara Sandoval, udalbatza osatuz, eta, jarraian, udalbatzarra egin dute herritarren aurrean.
Eguna biribiltzeko, afaria eta Soinuz Blai taldearen erromeria izango dute  Berdura plazan. [flickr_set id="72157688881086961"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide