Larunbatean amaituko da Getariako Karta Sozialak antolatutako hitzaldi zikloa

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 22a

Errusiar iraultzaren mendeurrenari lotutako jardunaldiak antolatu zituen Getariako Karta Sozialak, eta hitzaldiak izan dira urritik. Larunbatean emango diete amaiera, Xabier Arrizabaloren mintegiarekin.

Ulpiano aretoan izango dira Xabier Arrizabalok gidatutako saioak. Iraultza boltxebikearen mendeurrenaren harira, sei hitzaldi antolatu ditu Karta Sozialak. Arnaldo Otegik eskainitako hitzaldia izan zen lehena, eta askotariko gaiak landu dituzte ordutik; gonbidatu ezberdinekin. Iñaki Gil de San Vicente, Marcos Roitman eta Josefina L. Martinez izan dira Getarian. Ostiralean eta larunbatean izango dira jardunaldien azken bi saioak. Ekonomian aditua den Xabier Arrizabalok gidatuko ditu, eta Errusiar Iraultzak egungo langilerian izan ditzaken irakaspenak izango dituzte hizketagai ostiralean. Alabaina, ez da urteurren bakarra izan boltxebikeena. Larunbatean, Karl Marxen Das Kapital liburua aztertuko dute mintegi batean; 150 urte betetzen dituela aitzakiatzat hartuta. Azken saio honekin bukatuko dituzte jardunaldiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide