Musikarien egunaren aitzakian, kalejira izango da txistulari, trikitilari, panderojole eta musika eskolako ikasleekin. Jarraian, Berdura plazan, musika emanaldia eta txokolatada izango dira. Asteburuan ere ez da emanaldirik faltako. Salbatore Deuna abesbatzak kontzertua eskainiko du igandean; Nize M. Cresporen gidaritzapean. 12:30etatik aurrera izango da emanaldia, Salbatore Deunaren Parrokian.