Euskararen Egunaren harira, bertso-afaria egingo dute Getariako gaztetxean

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 22a

Gaztetxean izango da bertso-afaria, abenduaren 2an. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko bertso-afaria antolatu dute gazte asanbladak eta Artzape Euskara Elkarteak. Abenduaren 2an izango da gaztetxean, eta Danel Olano, Libe Goenaga, Maialen Velarde eta Aitor Salegi bertsolariak izango dira saioan. Harritarten, Mahastin eta Getarianon jarri dituzte txartelak salgai, eta azaroaren 30era arte erosi ahal izango dira; 12 euroren truke. Egunean bertan ere jarriko dituzte sarrerak salgai, 15 euroan. Entsalada, saiheskia, gazta eta irasagarra izango dira bazkaritarako.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide