Asteartero jasoko dituzte 'Mundubira 500' egitasmoa garatzeko proposamenak, Getariako turismo bulegoan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 21a

[caption id="attachment_328496" align="aligncenter" width="250"]Getariako-Udala-250x135 Urrian aurkeztu zuten 'Mundubira 500: Elkano Fundazioa' egitasmoa garatzeko parte hartze prozesua.[/caption] Getariako Udalak eta Elkano Fundazioak parte hartze prozesua jarri zuten martxan urrian, herritarren proposamenak jasotzeko. 2019 eta 2022 urte bitartean Getarian martxan jarri daitezkeen ekimenen ideiak bildu nahi ditu udalak, eta turismo bulegoan egongo da asteartero ideiak jasotzeko teknikaria; 17:00etatik 19:00etara. Hala ere, herritarren iritziak biltzeko bide ezberdinak abiatu ditu udalak. Alde batetik, postontziak jarri dituzte udaletxean, turismo bulegoan, eskolan eta kiroldegian. Datozen egunetan parte-hartze tailerretako saioak izango direla ere iragarri dute. Internet bidez ere proposamenak egiteko aukera zabaldu dute, eta udalaren webgunean dagoen inkesta bete daiteke horretarako. Abenduaren 5a izango da guztiak jasotzeko azken eguna.    

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide