Iratxera irteera antolatu du Getariako Arrantzale Zaharren Elkarteak

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 20a

Ostegunean Iratxera egun pasa antolatu du erretiratuen elkarteak. Bihar izango da bidaian izena emateko azken eguna.

Iratxe bisitatuko dute ostegunean. Iratxera (Nafarroa) egun pasa antolatu du Getariako Arrantzale Zaharren Elkarteak. Ostegunean 9:00etan elkartuko dira autobus geltokian, eta bidean hamaiketakorako geldialdia egitea aurreikusi dute. Goiz buelta egin ondoren, Iratxe jatetxean bazkalduko dute. Bidaiara joan nahi dutenek bihar arte izango dute izena emateko aukera, eta joan nahi duenak 40 euroko ordainketa egin beharko du Laboral Kutxako bidaiaren kontuan.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide