Irudietan: Alain Santamaria eta Zuriñe Frutos garaile Askizuko I. Mendi Duatloian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 18a

Larunbat arratsaldean jokatu da lehenbizikoz Askizuko Mendi Duatloia, Getaitri Triatloi Klubak antolatuta. Hiru sektoreko proba izan da, eta bakarka edo bikoteka jokatu dute parte hartzaileek. Lehenengo zatian 6 kilometro eta erdiko korrikaldia egin dute, eta mendi bizikleta hartu dute ondoren; 16 kilometroko mendi ibilbidea egiteko. Amaitzeko, 3 kilometro lasterka egin dituzte berriz ere. Alain Santamaria izan da gizonezkoetan azkarrena; eta emakumezkoetan, Zuriñe Frutos. Errelebokako proban, aldiz, Eneko Gonzalez eta Asier Lizarralde izan dira garaile. Laister argitaratuko dituzte sailkapenak eta denborak,  kirolprobak.com webgunean.   [flickr_set id="72157662763757748"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide