Asteartean izango da udal ordenantza osatzeko prozesu parte-hartzailearen azken bilera

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 16a

Azaroaren 21ean, asteartean, udal ordenantza osatzeko prozesu parte-hartzailearen hirugarren bilera egingo du Udalak herritarrekin. Behin behineko zirriborroa landuko dute bertan.

[caption id="attachment_328255" align="aligncenter" width="300"]IMG_20171024_182452-300x225 37 herritar batu ziren azken bileran.[/caption] Azaroaren 21ean dute parte hartze prozesuaren hirugarren bilera, 18:00etan. Bertan, jasotako ekarpenak aztertu eta udalak osatu duen lehen zirriborroa aurkeztea da asmoa. Ordenantzaren kapituluetako korapilo nagusiak askatu dituzten aztertuko dute, eta parte hartzea prozesuari amaiera emango diote.
Orain arte egindako ekarpenak publikoak direla gogorarazi nahi izan du udalak, eta edonork kontsulta ditzakeela udalaren webgunean, getaria.eus-en.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide