Herri kirolak eta jaia, Askizuko sanmartinetan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 12a

Getariako Askizu auzoan sanmartinak ospatzen ari dira asteburu honetan. Ohiko meza nagusiaren ondoren, herri kirol jaialdia egin dute frontoian. Ostolaza eta alaba eta Kortaberri eta semea aritu dira harriak jasotzen. Bihurri aita-semeak, aldiz, aizkoran. Jone Uris eta Irati Aranguren trikitilariek girotu dute jaia. Datorren asteburuan emango diote jarraipena jaiari. Ostiralean mus txapelketa jokatuko da, eta larunbatean, I. Askizu-Getaria Mendi Duatloia. [flickr_set id="72157688366223601"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide