Manifestu bat irakurri eta 'Llibertat' hitza osatu zuten, kandelekin. (Argazkia: Haritz Alberdi).
Hainbat herritar elkartu zen larunbat arratsaldean, Kataluniarekin elkartasunez egindako mobilizazioan. Herriari buelta bat eman ondoren, manifestu bat irakurri eta
Llibertat hitza osatu zuten, kandelekin.
Kataluniari gertakari hauek eragiten dioten neurrian, Euskal Herriari eta Getariari ere eragiten diotela adierazi zuten manifestuan. Estatuak "aurpegi autoritarioa" agertu duela uste dute, eta edozein arrasto demokratiko ezabatzeko prest dagoela; edozein lekutan.
Ez erasotzeko aukera bakarra beraiek ezarritako printzipioei men egitea dela uste dute, eta PPk 155. artikulua beste nonbait aplikatzeko mehatxua egin duela ere salatu zuten.
Askatasun demokratikoaren kontrako erasoa estatu osora zabaltzen ari direla iritzita, joera "bortitz" horrek askori "ezinegona" sortu dietela esan zuten. Kataluniako aldarrikapen eta mobilizazioen isladadaz deialdiak egiten jarraituko dutela esanez amaitu zuten manifestua.