Mendi Astea eta I.Mendi Duatloia izango dira datorren astean Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 9a

Datorren astelehenean, azaroaren 13an, hasiko da Mendi Astea Getarian, eta igandera arte luzatuko da. Mendi duatloia, eskaladaren inguruko hitzaldiak eta irteerak antolatu dituzte, besteak beste.

Pedro Ayestaran, iazko Mendi Duatloiko Zirkuituko proba batean. (Getaitri) Datorren astelehenean hasiko da Mendi Astea, eta igandera bitarte, askotariko egitaraua antolatu dute. Marijo Villalbaren Ipar Martxa, ibiltzeko era berri bat hitzaldiarekin emango diote hasiera asteari; eta, Ipar Martxaren jatorria, materiak espezifikoak eta azalpen praktikoak izango dituzte hizpide. Mendi Astearen barruan, I. Getariako Mendi Duatloia egingo dute Askizu auzoan, larunbatean. EGITARAUA Azaroak 13, astelehena 19:00. Ipar Martxa, ibiltzeko era berri bat hitzaldia Marijo Villalbaren eskutik, Alondegian. Azaroak 15, asteazkena 19:00. Puscanturpa hitzaldia, Ihintza Elsenaarekin, Alondegian. Azaroak 16, osteguna 19:00. Eskalada basatiak Turkian mahaingurua, Gorka Lertxundi eta Alberto Fernandezekin, Alondegian. Azaroak 18, larunbata 15:00. I. Getariako Mendi Duatloia, Askizun. Azaroak 19, igandea 06:00. Toloñoko mendilerrora irteera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide