Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ANCk eta Omnium Cultural-ek larunbatean kalera irteteko deia luzatu dute, eta Diadaren egunean egin bezala, Getariako kaleetara irteteko deialdia egin dute hainbat herritarrek; elkartasun keinu gisa. 18:30ean abiatuko da mobilizazioa, plazatik.
Estatuak izan duen "jarrera autoritario eta errepresiboari" erantzunez, elkartasuna adierazi nahi diete Kataluniako herritarrei. 155. artikulua demokraziaren eta erabakitzeko eskubidearen aurkako erasoa dela iritzita, demokrazia aldarrikatu nahi dute mobilizazioaren bitartez. Bestalde, espetxeratu dituzten Jordi Sanchezen, Jordi Cuixarten, Governeko ordezkarien eta espetxeratzeko arriskuan dauden gainontzeko kideen askatasuna eskatu nahi dute.