Getariako merkatari, hostalari eta zerbitzuek eskainitako opariak zozkatuko dituzte. (Argazkia: Artzape)
Lapurreta egin zuten duela bi hilabete Getariako Artzapek erabiltzen duen lokalean, eta ez da urte erraza izaten ari aldizkariarentzat. Lehengo egunerokotasuna eta lan-jarduna berreskuratu ahal izateko, zozketa erraldoia jarri dute martxan.
Getariako merkatari, ostalari eta zerbitzuek eskainitako opariak zozkatuko dituzte. Zozketako txartel bakoitzak 2 euro balio ditu, eta sariak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, zozkatuko dira.