Irudietan: Jolasak eta esperimentuak, Getariako plazan

Urola Kostako Hitza 2017ko azaroaren 1a

Urritza aisialdi elkarteak antolatuta ederki pasatu dute haurrek

Koaderno bat egin nahi? izenburupean, zientziarekin lotutako esperimentuen eta dinamika ezberdinen tailerra egin dute gaur eguerdian Getarian. Urte osoan zehar haurrei bideratutako egitasmoak antolatzen dituen Urritza aisialdi elkarteak antolatu du tailerra. Eguraldia lagun izan dute, eta eguerdiko 12:00etatik aurrera Getariako plazan elkartu dira haur, gazte, hezitzaile zein gurasoak. Ura, globoak, plastikozko edalontziak eta haria erabiliz, esperimentuak egiten erakutsi diete hezitzaileek bertan bildutako haurrei. Jolas ezberdinak egin dituzte ondoren, eskulanetan sortutako objektuak erabiliz. [flickr_set id="72157687864182551"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide