Txapela janztearen atarian gelditu dira eskualdeko dantzariak, Seguran

Urola Kostako Hitza 2017ko urriaren 22a

Atzo, urriak 21, jokatu zen Segurako Euskal Herriko dantza txapelketaren finala, eta bertan parte hartu zuten eskualdeko hainbat dantzarik. Iazko irabazleak, Irurako Xabier Artola eta Pasaiako Idoia Besada, izan ziren nagusi, 74 puntu lortu ostean, eta Errezilgo, Getariko nahiz Azpeitiko dantzariak Euskal Herriko txapela janztearen atarian gelditu ziren. Sailkapen orokorrean hirugarren postuan sailkatzea lortu zuten Amets Amubieta eta Larraitz Larrañaga azpeitiarrek, 69, 50 punturekin. Oroigarria eta 500 euroko saria eraman zituzten Azpeitira. Haien aurretik gelditu ziren Iker Sanz eta Ane Urruzola Lezo eta Villabonako bikotea, 72,50eko emaitza lortuta. Ekain Uzkudun eta Laura Bastida azpeitiarrak aurreneko hiru postuetan sartzea lortu ez bazuten ere, etxera eraman zuten Gillermo Areizaga Saria –mantala eta gerrikoa–. Dantza txapelketaren sortzailearen eta sustatzailea izan zenaren omenez, txapelketan lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatzen direnek jasotzen dute. Hona hemen sailkapena, osorik:
  1. Xabier Artola - Idoia Besada (Irura-Pasaia), 74,00
  2. Iker Sanz - Ane Urruzola (Lezo-Villabona), 72,50
  3. Amets Amubieta - Larraitz Larrañaga (Azpeitia), 69,50
  4. Ekain Uzkudun - Laura Bastida (Azpeitia), 64,00
  5. Julen Murgiondo - Saioa Galarraga (Bergara), 61,00
  6. Julen Berrondo - Nagore Berrondo (Errezil), 60,50
  7. Mikel Subinas - Maite Beobide  (Azpeitia), 57,00
  8. Jon Ander Iriondo - Maider Arrieta (Azpeitia), 54,50
  9. Gorka Etxeandia - Sara Chaves (Gasteiz), 53,00
  10. Gorka Kerejeta - Leire Ezimendi (Azpeitia-Errezil), 50,00
  11. Beñat Olano - Amaia Uralde (Gasteiz), 46,00
  12. Irati Aranguren - Leire Urresti (Azpeitia-Getaria), 43,00
  13. Pierre Latasa - Miren Arbelbide (Urruña-Miarritze), 39,00

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide