Martxan da Mundubira 500 parte hartze prozesua

Getariako Hitza 2017ko urriaren 18a

Udalak eta Elkano Fundazioak parte hartze prozesua jarri dute martxan, herritarrek proposamenak jasotzeko. Udaletxeko sarrerara joanda nahiz postontzien edo Interneten jarriko duten inkesta bidez egin ditzakete ekarpenak herritarrek.

Mundubira 500 proiektuan proposamenak aurkezteko parte hartze prozesua aurkeztu zuten duela gutxi Getariako Udalak eta Elkano Fundazioak. Udaletxeko sarrera nagusian arreta gunea ireki dute, herritarrek ahoz proposatutako ideiak jasotzeko. Bertaratu ezin dutenek ere izango dute ekarpenak egiteko aukera, hala nola Getarian toki ezberdinetan jarri dituzten postontzietan iradokizunak eginda edo Interneten eskegiko duten inkesta beteta. Abenduaren 5era arte aurkez daitezke proposamenak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide