'Jenisjoplin' liburua aurkeztu du Uxue Alberdik

Urola Kostako Hitza 2017ko urr. 6a, 18:11

Susa argitaletxearekin argitaratu du liburua Getariako bizilagunak, eta Donostian egin dute haren aurkezpena gaur goizean. Dagoeneko salgai da liburua, bai paperean eta bai liburu elektronikoetan.

Gorka Arrese Susako editorea eta Uxue Alberdi idazlea. (Susa) Gaur, ostirala, aurkeztu du Uxue Alberdi (Elgoibar, 1986) Getariako bizilagunak Jenisjoplin eleberria. Susa argitaletxearekin argitaratu du liburua, eta Donostian egin dute haren aurkezpena gaur goizean. Dagoeneko salgai da liburua, bai paperean eta bai liburu elektronikoetan. Alberdik argitaratu duen laugarren liburua da; izan ere, aurretik, Aulki bat elurretan (2007, Elkar) eta Euli-giro (2013, Susa) narrazio liburuak eta Aulki-jokoa (2009, Elkar) eleberria argitaratu ditu. Bestalde, Maite Gurrutxaga ilustratzailearekin batera Besarkada liburua kaleratu zuten 2015ean Elkar argitaletxearekin, eta handik urtebetera, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen lan hari esker. Horrez gain, 2013an ZuĀ­re denboraren truke irakurtzen hasten diren pertsonei zuzendutako liburua kaleratu zuen Elkarrekin. Urriaren 18an Getarian aurkeztuko du Jenisjoplin liburua Alberdik, 19:00etan hasita.        

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide