Getariako
Patxiku itsasontzia Pasaiako portuan dago, erdi hondoratuta. Goizaldeko ordubietan itsasontzikoek itsas salbamenduari deitu diote, eta atoian eraman dute portura. "Zehazki zer den ez dakigu, antza kolpe bat hartu du ontziak", Pasaiako Portu Agintaritzak azaldu dio HITZAri. Pasaiako portutik pare bat miliatara zegoen Getariako ontzia. Itsasontzian zeuden arrantzale denak onik atera dituzte. Orain, ontzia nola egonkortu aztertzen ari dira, ondoren konpontzera eramateko.
Patxiku itsasontzia Pasaiako portuan (Hitza)