Getariako XVI. Salbatore Biatloiko saridunak. (Aiora Larrañaga)
Gaur eguerdian Getariako XVI. Salbatore Biatloia jokatu dute. Malkorbe hondartzan 550 metro igerian egin dituzte parte hartzaileek, eta 3.500 metro korrika herrigunean zehar. Gizonezkoen mailan Ion Unanue (17:41), eta emakumeen artean Irati Mendia (19:54) izan dira txapeldunak. Bestalde, getariarren artean gizonezkoetan Iosu Iribar izan da azkarrena, 19:31 denbora eginda; eta lehen emakume getariarra Ane Balentziaga (24:42) izan da. Beteranoen mailako sariak ere banatu dituzte, eta maila horretan Asier Astigarragarentzat (19:25) eta Leire Montesentzat (31:11) izan da saria.
Ikusi hemen Getariako XVI. Salbatore Biatloiko argazki galeria osoa