Nagusi eta promesa mailako pilota partidak izango dira larunbatean, Getarian

Getariako Hitza 2017ko irailaren 15a

Bankoa-DV XXVI. Pilota Txaepelketako lehen jardunaldia Getarian jokatuko dute larunbatean, Sahatsaga Pilotalekuan. Nagusi eta promesa mailako pilotariek parte hartuko dute lehian, tartean Gure Txeru taldeko Aristi eta Zenekorta pilotari getariarrek. 17:30ean hasiko da pilota jaialdia, eta hurrengoa da larunbaterako partiden zerrenda: - Promesa mailan, Osa-Apezetxea bikotea Aurrekoetxea-Zenekortaren aurka. - Nagusi mailan, Salaberria-Etxeberria Larrañaga-Urizarren aurka.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide