Alderdi Egunera joateko autobusa antolatu du Getariako EAJk

Getariako Hitza 2017ko irailaren 8a

Irailaren 24an 40. Alderdi Eguna ospatuko du EAJk Forondan, Pausoz pauso gure bidean lelopean, eta Getariako batzokiak ekitaldira joateko autobusa antolatu du. Autobusa irailaren 24an 09:00etan irtengo da Getariatik Forondara; bertan bidaiatu nahi dutenek hilaren 20a baino lehen eman behar dute izena, 688803568 telefono zenbakira deituta, edo getariaprest@gmail.com helbidera idatzita. EGI kanpaldia Bestalde, Getariako EAJtik jakinarazi dute EGI kanpaldira joateko autobusa antolatu dutela. Irailaren 22an aterako da autobusa 18:15ean, Zarauzko Suhiltzaileen egoitzaren parean dagoen geltokitik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide