Sarituak, zapia lepoan dutela, Jaizkibel konpainiako ordezkariekin. (Bidasoako Hitza)
Garai bateko eta oraingo emakume bertsolariek jaso dute aurten Jaizkibel konpainia parekideak hirugarrenez deitu duen Hondarribia Berdintasunaren Hiria Saria. Larunbat arratsean egin zuten saria banatzeko ekitaldia Jaizkibelen lehen entseguaren atsedenaldian, eta sarituen izenean, Uxue Alberdi, Erika Lagoma, Amaia Agirre, Kristina Mardaras eta Maialen Lujanbio agertu ziren ekitaldira. Jaizkibel konpainiaren zapi bana jaso zuten, hori baita sariaren ikur sinbolikoa. Hoberen dakiten bezala, bertsotan eskertu zuten III. Berdintasunaren Hiria sarirako beraiekin akordatu izana. .
Kultur Etxeko ekitaldira hainbat erakundeetako ordezkariak hurbildu ziren, Jaizkibel konpainiari sustengua emateko xedez. Besteak beste, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria, Julia Hernandez Arartekoaren ondokoa, Denis Itxaso Kultura, Turismoa, Gazteria eta Kiroletako Foru Diputatua, EH Bildu eta Ahal Duguko zenbait batzarkide, alderdi moreko senatari Josetxo Arrieta, eta Abotsanitz eta EH Bilduko udal taldeetako kideak hurbildu ziren Hondarribia Berdintasunaren Hiria Sariko hirugarren ekitaldiko sari banaketara.
Jarraitu irakurtzen Bidasoako Hitzan