Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Getarian bizi den Manuel Fernandes pintore eta eskulturagile portugaldarrak Pintura Eskultura erakusketa zabalik du abuztuan Gure Txeru Elkartearen lokalean. Hilaren hasieran ireki zituen ateak, eta abuztuaren 31 izango da erakusketaz gozatzeko azken eguna. Beraz, Fernandesen lanak oraindik ikusi ez dituztenek horretarako aukera izango dute ostegunera bitartean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.