Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Katrapuna plazan ziren saioa eskaintzekoak, baina euria ari duelako, lekuz aldatzea erabaki dute. 20:00etan hasiko da Alamedatik Habanerara Getariako bertso eskolak antolatutako emanaldia.
Alamedatik Habanerara bertso eskolak jakinarazi duenez, eguraldi kaxkarra tarteko, Berdura plazan egingo dute gaur, igandea, bertso-paper musikatuen emanaldia. Katrapuna plazan ziren saioa eskaintzekoak, baina euria ari duelako, lekuz aldatzea erabaki dute. 20:00etan hasiko da Getariako bertso eskolak antolatutako emanaldia.
Hainbat lagun ariko dira kantuan, musikariek lagunduta. Maite Martiarena, Libe Goenaga, Naiara Urresti, Maitane Subijana eta Leire Etxeberriak joko dituzte doinuak, eta Goiatz Lazkano, Itziar Garrastazu, Ane Ezenarro, Nerea Kamio, Saioa Martinez de Lahidalga, Eneko Miralles, Amagoia Iturralde, Uxune Areizaga, Danel Olano, Egoitz Aizpuru, Uxue Alberdi, Xabier Intxausti, Ioritz Olaskoaga eta Amets Aizpurua ariko dira kantuan. Aurkezle lanak, berriz, Unai Lorenzok eta Iban Iribar Kortxok egingo dituzte.