Bertso-paper musikatuen emanaldia izango da igande arratsaldean Getarian

Getariako Hitza 2017ko abu. 23a, 11:30

Hainbat musikarik eta bertsolarik parte hartuko dute Katrapuna plazan 20:00etan hasiko den emanaldian. Alamedatik Habanerara Getariako bertso eskolak antolatu du saioa.

Igandean, hilaren 27an, II. Bertso-paper musikatuen emanaldia izango da Getariako Katrapuna plazan, 20:00etan hasita. Alamedatik Habanerara Getariako bertso eskolak antolatu du saioa. Hainbat lagun ariko dira kantuan, musikariek lagunduta. Maite Martiarena, Libe Goenaga, Naiara Urresti, Maitane Subijana eta Leire Etxeberriak joko dituzte doinuak, eta Goiatz Lazkano, Itziar Garrastazu, Ane Ezenarro, Nerea Kamio, Saioa Martinez de Lahidalga, Eneko Miralles, Amagoia Iturralde, Uxune Areizaga, Danel Olano, Egoitz Aizpuru, Uxue Alberdi, Xabier Intxausti, Ioritz Olaskoaga eta Amets Aizpurua ariko dira kantuan. Aurkezle lanak, berriz, Unai Lorenzok eta Iban Iribar Kortxok egingo dituzte.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide