Miren Urbieta-Vegaren kontzertua izango da larunbatean, Getarian

Urola Kostako Hitza 2017ko abuztuaren 22a

Miren Urbieta-Vega eta Ruben Fernandez Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, kontzertua izango da larunbat iluntzean Getarian. Miren Urbieta-Vega sopranoak eskainiko du emanaldia, Salbatore Deunaren elizan, 20:30etik aurrera. Ruben Fernandez Agirrek pianoarekin lagunduko dio, eta Euskal abestiak eta ariak eskainiko dituzte, Guridi, Isasi, Lavilla, Sorozabal, Garbizu eta beste hainbat musikagileren obrak, hain zuzen ere. Sarrera doan izango da, baina lekua mugatua denez, gonbidapenak eskuratu egin beharko dira,  Turismo Bulegoan. Gehienez ere bi gonbidapen lortu ahalko dira pertsona bakoitzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide