Dagoeneko eman daiteke izena Getariako Salbatore Biatloian

Getariako Hitza 2017ko abuztuaren 18a

Irailaren 16an izango da proba, eta parte-hartzaileek www.herrikrosa.eus atarian eman dezakete aurrez izena. Egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera.

Getariako biatloiko iazko irudia. Datorren irailaren 16an, zapatua, izango da Getariako Salbatore Biatloiaren XVI. edizioa, eta dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Herrikrosa.eus atarian eman daiteke izena 10 euroren trukean. Probaren egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 11:00etatik 11:30era bitartean, 15 euroren trukean. Igeriketa eta lasterketa uztartzen dituen proba da biatloia, eta parte-hartzaileek 550 metro igerian eta 3.500 metro korrika egin beharko dituzte. Hondartzatik aterako dira kirolariak, eta portura joango dira igerian. Ondoren, herrian zehar ariko dira korrika. Parte-hartzaileek, gutxienez, 16 urte izan beharko dituzte.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide