Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bi eguneko irteera izango da, irailaren 2tik 3ra. 06:00etan irtengo dira Getariatik, eta egun horretan Auñamendira (2.507 metro) igoko dira. Aurreikusi dute gutxi gorabehera 6 orduko ibilaldia izango dela. Bigarren egunean, berriz, Atxar de Alanora joango dira (2.078 metro), 4-5 orduko ibilbidea burutzeko.
Parte hartzaileek Oxanea aterpetxean hartuko dute ostatu, Isaban. Interesa dutenek abuztuaren 24ra bitartean eman dezakete izena, Getariako turismo bulegoan (943-140957).