Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaur elkarretaratzea egingo dute 21:00etan txosnagunean, gertaera salatzeko.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, bart gauean gertatu zen erasoa, 05:00-05:30 artean, txosnagune inguruan. 31 urteko gizonezko batek emakume bati baino gehiagori ukituak egin zizkien. Lekukoek Ertzaintzara deitu eta agenteek 06:00ak aldean atzeman zuten gizonezkoa, autobus geltokiaren inguruan, eta atxilotu egin zuten, sexu-abusua leporatuta.
Getariako Udalak aho batez gaitzetsi du gertakaria, eta nabarmendu du horrelako gertaerek ez dutela lekurik "ez Getarian ez inon". "Erantzunik gabeko eraso sexistarik ez" dagoela diote. Hori dela eta, Getariako Txosna Batzordeak egin duen deialdiarekin bat egin dute udal ordezkariek. Hala, gaur elkarretaratzea egingo dute 21:00etan txosnagunean, gertaera salatzeko.