Getaria festa giroan murgilduta dago egunotan.
Abuztuaren 4ean, ostiralean, eman zieten hasiera jaiei eta bihar arte luzatuko dira. Atzo ospatu zuten Salbatore Deunaren eguna, eta askotariko ekitaldiak izan ziren, besteak beste, haurrentzako Kantu Kolore berbena eta Getariako Konpartsaren emanaldia.
[flickr_set id="72157684860904690"]