Aitor Andonegik eta Laura Romerok irabazi dute aurtengo Salbatoretako Marmitako Txapelketa

Getariako Hitza 2017ko abuztuaren 6a

Atzo egin zuten Getarian Salbatore Jaietako Marmitako Txapelketa. Goizean bildu ziren parte hartzaileak plaza eta frontoi inguruan, eta hainbat orduz beren marmitakoak prestatu ondoren, 13:00etarako suak itzaldu eta Berdura Plazara eman zituzten beren lapikoak. Epaimahaiko kideek banan-banan probatu zituzten marmitakoak, eta erabaki zuten Aitor Andonegiren eta Laura Romeroren marmitakoa zela aurtengo txapelduna. Bigarren postuan sailkatu ziren Oier Idiakez eta Gorka Lazkano, eta hirugarrenak izan ziren Irauntzu Ezenarro eta Juanjo Perez. [flickr_set id="72157687242436475"]

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide