Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2016-2017 ikasturteari dagokion diru laguntzak dira, eta ikastaroa hasi aurretik eskaera eginda izan beharko dute onuradunek
Getariako Udalak 2016-2017 ikasturtean euskara ikasten jardun duten herritarrak diruz lagunduko ditu. Ikastaroa hasi aurretik eskaera egindakoentzako da oraingo deialdia. Laguntza eskatu beharko dute Getariako udaletxean uztailaren 17a baino lehen. Bete beharreko baldintzak, berriz, honakoak dira: ikastaroa egin bitartean Getarian erroldatuta egotea eta euskara ikastaroko orduen %80 jaso izana.
Diru laguntzaren eskaera egiteko orduan honako agiriak aurkeztu behar dira udaletxean:
- Ikasle-agiriaren edo langabe-txartelaren kopia bat, izanez gero.
- Matrikularen ordainagiria.
- Ikastaroa egin izanaren eta asistentziaren egiaztagiria, ikastaroa eman edo antolatu duen erakundeak egina.