Getarian arroketara eroritako emakume bat erreskatatu zuten atzo suhiltzaileek

Urola Kostako Hitza 2017ko ekainaren 27a

Getariako N-664 errepidearen ondoko aldapa batetik haitzetara erori zen atzo emakumezko bat, 17:00ak inguruan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, suhiltzaileek erreskatatu zuten emakumezkoa, eta Donostiako Ospitalera eraman zuten anbulantzian. Getariako sarreran jazo zen istripua. (Bomberos Euskadi)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide