Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Istripua N-634 errepidean gertatu da, 12:45ak aldean. Motozalea Donostiako Ospitalera eraman dute. Beste bost lagunek zauri arinak dituzte.
Moto batek eta auto batek aurrez aurre talka egin dute gaur eguerdian Getaria eta Zarautz lotzen dituen N-634 errepideko 2,1 kilometroan, Getarian. 12:45ak aldean pasatu da ezbeharra, eta sei lagun zauritu dira. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larri zauritu da 39 urteko motozalea, eta Donostia Ospitalera eraman dute. Motoan zihoan bigarren laguna eta autoan zihoazen laurak Zarauzko anbulatoriora eraman dituzte zauri arinekin.