Floren Memoriala Futbito Txapelketa. (Amaia Ventas/Hitza)
Florenen Oroimenezko VIII. areto futbol txapelketa bukatzear da. Otsailean abiatu zuten ligaxka, eta aste honetan bukatuko dute. Ligako finala larunbat arratsaldean izango da. 17:00etan, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Haitzek eta Balearrik. Ondoren, 18:00 inguruan, Giroa eta Txoko taldeek finala jokatuko dute.